XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) irakasleari laguntza eman nahi zaio ikaslearen egoera une jakin batean zein den jakiteko, hau da, adin kronologiko eta duen heldutasun plastikoaren arteko lotura zein den ikusteko eta baita ikastaro edo ziklo batean zehar bere bilakaeraren jarraipena egin ahal izateko ere.

Lortu beharreko edukiera bakoitzeko gai gutxi aurkezten du ikasleak.

Ariketa mota bera beharrezkoa ikusten duen adina bider errepikatu ahal izango duelarik.

Normalki, bere menderakuntza finkatu arte egin beharko da.

6.- EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK

Plastika adierazpenaren arloan, beste edozein arlotan bezalaxe, haurrak egindako lanak eta lorpenak ebaluatu egin behar dira.

Beharbada arlo honetan, norberaren dimentsioaren garrantzia, jatorrizkotasuna, sormena, eta abarrengatik nabarmentzen den arlo bat izanik, zailtasun handiagoak egongo dira irizpide onargarriak eta objetibotasunezkoak ezartzeko garaian.

Haur bakoitzak, bere esperientzia, oroitzapen, trebetasun pertsonaletan... oinarritzen diren bere adierazpen legeak ditu eta pertsona helduak bakoiztasun hori errespetatu eta indartu egin behar du.

Halaber, lorpen hauek oso argi izan behar ditu helduak denbora alferrik ez galtzeko, baizik eta errealki, haurra hezitzeko.

Zer ebaluatuko dugu: emaitzak ala prozesuak?

Beharrezkoa da biak egitea, agian, bizitako prozesuek dutela lehentasuna jakin arren, azken emaitzek isladatzen dutenaren kontzientzia daukagulako.

6.1.- Prozesuaren ebaluazioa

Haurrak bizi behar duen dimentsiorik nagusiena prozesua dela kontutan izanik, saiatu behar dugu ebaluazioa, aipatu prozesuarekiko arreta etengabea izatea.

Honetarako ikuskatze taula batzuk aurkezten dira:

- Bilakaera adinetatik kontuan izan beharreko puntuak.

Bere garapen mailak gida batzuk emango dizkigu lengoaia adierazteko zenbait elementuren bilakaera ebaluatzeko, hala nola kolorea, espazioa, giza irudia, zehaztasunak, etab.

- Lanarekiko jarrerei buruzko zenbait elementu, hala nola interesa, jatorrizkotasuna, bukaera, saiakera, ordena, txukuntasuna, etab.

Hezitzailearen aldetiko datu bilketa hau interesgarria da ikaslearekin komunikatzeko baliagarriak izango diren heinean.

Egindako begiztaketek elkarrizketak mantentzeko, kritikak egiteko, animatzeko, zuzentzeko... balio izango dute hobekuntza bultzatuko duen motibazioa zenbait puntutan aldatu edo mantendu asmoz.

Balorazioa saioka, lanez egin behar da.

Haurrarekin komunikatzean datza, bere ondoan egotean, gure presentzia (animatuz, zuzenduz) bere zereginean lagungarri suerta dakion.

6.2.- Emaitzen ebaluazioa

Prozesuaren ebaluazioarekin batera, honi estuki loturik, eta bere menperaketa argi izanik, haurrak bere adierazpen-komunikazioan lortzen duen emaitza ebaluatu behar da.

Emaitzak ebaluatzeko erarik egokiena etengabeko ebaluazioa da.

Ebaluazio mota hau egiteko erreferentziak, hasierako diagnostikotik abiatuta haur bakoitzarentzat programatu ditugun gaitasun ber-berak dira.

Ikaslearen hasierako gaitasunen eta berarengan lortu nahi ditugun eta horretarako proposatzen dugun programaren (ariketak) artean lotura bat ezartzean datza.

Zailtasunik nabarmenena kalifikazio nota jartzerakoan aurki dezakeguna izan daiteke.

Zalantza daukagu ea objetiboak garen, ea benetan baloratu behar duguna egiten ari garen...

Hasierako adinetan, balorazio orokorra egiten denetan, zailtasun hau oraindik ez da hain handia, baina kalifikazio motek beste ezaugarri batzuk dituztenean, areagotu egingo da.

Zikloak aurrera joan ahala, ebaluazioak aldatu egin behar du bai bere sorreran nola gauzak azaltzeko moduan.

Hasieran ebaluazio globalago bat planteatzen da, jarrera eta esku trebetasunen aipamen gehiagorekin, gero pixkanaka, elementu zehatzagoen ebaluaziora iraganez: aztertze gaitasuna, forma eta zeinuen menderakuntza, gogoetaldi maila, irudikatze maila...

Lan guzti honetan, ikasle bakoitzarentzat zehaztutakoak bezain argi izan behar ditugu Administraziotik etaparen bukaerarako planteatzen diren helburuak.

6.3.- Azken ebaluazioa

Urtealdia eta Zikloa bukatutakoan, beharrezkoa da ikaslea eta irakaslearen artean burututako lanei eta lortutako emaitzei balio globaleko iritzi bat ematea.